2010/11/15 - 2010/11/27 12:24

Emakume langileen gaineko argazki erakusketa

Ekin Emakumeen egoitza (Pablo Uranga 6), Debagoiena

Ekin Emakumeak elkarteak argazki erakusketa egingo du, Atzoko eta gaurko emakumien presentzia Debagoienean izenekoa. Elkartearen 15. urteurrena dela-eta, emakumeen ekarpena bistaratu gura dute. Horretarako, emakumeak eguneroko zereginetan agertzen diren antzinako eta gaur egungo argazkien erakusketa antolatu dute, eta parte hartzera gonbidatzen dituzte herritarrak. Hala, norberak 5 argazki aurkez ditzake, Debagoieneko eta Aramaioko emakumeak eguneroko zereginetan agertzen direnak. Paperean edo formatu digitalean aurkez daitezke Ekin elkartearen bulegoan.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak