, Debagoiena
Maiatzaren 6an Ormaiztegiko Zumalakarregi museora irteera egingo dute. Bergara eta Arrasateko egitasmoek bat eginda antolatzen duten bigarren irteera da. Karlistadak, Zumalakarregi, XIX.mendea eta beste hainbat gai ezagutuko dituzte museoan.
Edonor joan daiteke, bai euskara bultzatu nahi duena eta bai jendea ezagutu edo ondo pasatu nahi duena. Irteeran edo aste bukaeretako berba taldean izena emateko deitu Jardunera (943 76 36 61) edo Zahar Berrira (943 71 21 17).
Ordua eta lekua: 10:00etan arbolapetan (Arrasate) eta 10:15ean Frontoian (Bergara)
Nola: autoetan.
Hizkuntza: Euskara