2005/11/21 - 2005/12/01 01:00

Benito Lertxundiren kontzerturako sarrerak

Hainbat salmenta leku., Debagoiena
Benito Lertxundi kantautoreak kontzertua egingo du egubakoitzean, abenduak 2, Eskoriatzako kiroldegian, 22:30ean. Emanaldira joateko sarrerak aldez aurreko salmentan ipini dituzte honako lekuetan: Eskoriatzan, Dorleta paper-dendan, Mirentxu tabernan eta kiroldegian; Aretxabaletan, Arlutz tabernan; Arrasaten, Montte tabernan; Bergaran, Bilintx liburu-dendan; eta Oñatin, turismo bulegoan. 12 euro kostatzen dira; txarteldegian bertan erosita, 15 euro kostatuko dira.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak