"Mozioa"

Gipuzkoako Duintasuna Elkarteko jubilatu eta pentsionisten izenean...

... lau gai sartu genituen Oñatiko Udalean azaroaren 28ko plenoan azter zitzaten:

1-PPren gobernua egiten ari den pentsioen mozketen kontrako jarrera irmoa. 

2-Medikamentuen portzentaje bat berriz ordaintzearen erabateko gaitzespena. 

3-Gipuzkoako Onkologikoa Osakidetzan sare Publikoan sartzea eta ez pribatizatzea. 

4-Akordioa Batzar Nagusietara bidaltzea eztabaidatu eta dagokion erabakia har dezaten.

Han emandako iritziaren laburpena jasotzen dugu hemen: 

Madrilgo eta Gasteizko gobernuetatik jubilatu eta pentsionistoi medikamentuen berrordainketa inposatu zaigu.Ia 450 medikamentu sare publikotik atera dituzte eta horiek eskuratzeko %100 ordaindu beharko dugu.

Beste medikamentu guztietan berriz %10 ordaindu beharreko obligazioa jarri zaigu, nahiz eta Jaurlaritzaren dekretu baten ondorioz urtean 18.000 eurotik behera kobratzen dutenei uztailetik hasita erretroaktiboki dirua itzultzen hasiko zaien, betiere gaixo objektibo egoeran daudenei. Beste guztiok %10 ordaindu beharko dugu medikamentu bakoitzeko, betiere pentsioak hiru mailatan sailkatuta, maila bakoitzari jarri zaion mugaraino.

Azken urtez urteko pentsioei kasu egiten badiegu, berriz, 2011n ez ziren igo, 2012an %1 igo ziren eta 2013an %2 1.000 euro azpiko pentsioentzat eta %1 hortik gorakoentzat.

Autonomia Erkidegoan 630.000 pentsiodunetatik 500.000k 1.000 eurotik beherako pentsioa dute eta eros ahalmena gutxituaz doan neurrian egoera larritzen ari da, batez ere emakume alargunen artean.

Hala ere, erasoa ez da hemen bukatzen; orain, Pentsio Sistema Publikoa indargabetu eta suntsitu nahi dute Madrildik.

PP errekurtso ekonomikorik gabe uzten ari da Pentsio Kaxa eta aitzakia horrekin pentsio pribatuak gizendu nahi ditu.

Gure seme-alaben eta biloben etorkizuna ere jokoan dago eta borroka ez dugu gure pentsioei begira bakarrik egin nahi, ondorengoena ere ez baita izango lasai egoteko modukoa.

Pentsioak hemen kotizatu ditugu eta bertan kudeatzeko eskubidea daukagu, eta, horregatik, Gipuzkoako Duintasuna taldetik bertako Pentsio Sistema aldarrikatzen dugu.

Donostiako Onkologia Zentroa ere noraezean da Osakidetzan sartzeko agindua ez delako bete oraindik, eta pribatizatzeko maniobrak baztertuta sare publikoan ikusi nahi dugu.

Gaur bertan, plenoaren aurretik, kontzentrazioa egin da plazan egoera salatuaz, eta gu ere hor egon gara eta dinamika horrekin jarraitu beharko da aurrerantzean ere pentsionisten elkarte, plataforma, asoziazio... denok bat eginaz.

Hauxe da plenoan esandakoa laburpen gisa: pentsioak eguneratzea; murrizketen aplikazioaren etena; berrordainketarik ez; guztiontzako izango den kalitatezko osasungintza publikoaren alde egitea.

Eskaera hauei Udaleko ordezkari politikoek emandako erantzuna honakoa izan zen:

EH Bilduk gure eskaera guztien defentsa egin zuen eta goitik behera onartu zituen.

PNVkoak, berriz, aurreneko puntuarekiko adostasuna agertu bazuten ere, abstenitu egin ziren.

--------------------

Jose Antonio Amundarain eta Jabi Altube eta Pedro Sologaiztoa

(Duintasuna Elkartea Oñati)

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak