... %35 basamortutzat jo dezakegu.
Basamortu lurralde horietan milioika pertsona nola edo hala bizi dira janari apur batekin lehorteei aurre egiten.
Eta, bitartean, basoen kopurua jaisten doa.
Urtean 13 milioi hektarea baso mozten dira, ia 66 aldiz Gipuzkoaren azalera, eta, hain zuzen ere, basamortutzeko arriskua handitu egiten du horrek.
Esate baterako, Espainiako Estatuan %17 bihur daiteke basamortu, eta beste azalera handi bat degradatzen doa nekazaritza intentsiboaren eta monokultiboen eraginez, epe motzerako etekina beste edozein gairen gainetik ipintzen baitute.
Gure inguruko mendietan insignis pinua da gehien ikusten duguna eta belaunaldiz belaunaldi behin eta berriz espezie bera landatzen jarraitzen dugu, eta gure basoetako lurrak degradatu.
Guk, berriz, kontsumitzaile garen neurrian, arazo larri honi konponbidea jar diezaiokegu, kontu handiagoarekin gure erosketak egiten eta ongi ekoiztutako basoetako produktuak erosten.
Eta hiritar bezala kontzientzia handiagoa har dezakegu, babesten eta ahal den neurrian gehitzen gure inguruan ditugun gune berdeak, etxean, lantegian, herrian, eta abar.
--------------------
Josu Garitaonandia
(Equo Bergara)
Bergara