"Euskararen dirulaguntzei stop? Maite Varesi erantzuna"

Aurreko astean zuk argitaratu zenuen artikuluari Jardun euskara elkartetik...

... erantzun irmoa emateko beharra sentitu dugu.

Pentsatzen genuen, bizi garen garaian, zuk planteatzen dituzun ideia eta iritziak gizartean gaindituta zeudela. Baina tamalez, ikusten dugu oraindik zu bezalako iritzia dutenekin topo egin dezakegula. Eta honek haserrea eta tristura sorrarazten digu euskaraz bizi nahi dugunoi eta horren alde egunero lanean dihardugunoi. 

Zure inguruan ez izan arren, euskaraz bizi den jende asko dago. Eta gazteleraz hitz egiten duen jende askoren artean euskararen aldeko jarrera duten asko ere badaude. Beraz, guk uste dugu gizartearen nahia zure errealitatetik oso urruti dagoela. Zuk gazteleraz bizitzeko borondatea antzeman duzun moduan eta lekuan, beste askok euskaraz bizitzeko nahia dugu. 

Gaztelera gune eta toki guztietan egin daiteke, baina euskaldunok euskaraz bizi ahal izateko oraindik ere hutsune eta oztopo askorekin aurkitzen gara. Gaztelerak berezko indar eta boterea dauka, ez dauka inoren laguntza beharrik eta euskarak, aldiz, egoera minorizatuan dagoenez, era guztietako laguntzak behar ditu, tartean diru laguntzak ere bai. 

Hala ere, euskarak behar dituen laguntza guztien artean, bereziki euskaldunon laguntza ere behar du. Hau da, euskararen aldeko jarrera izatea soilik ez da nahikoa, guztion artean erabilera sendotu behar dugu ahalik eta esparru gehienetan. 

--------------------

Maitane Arizabaleta Astiazaran

(Jardun euskara elkartearen izenean)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak