... egotzi zenigun Antzuolako Udaleko arduradunoi, Udalak eginiko azken hautaketa prozesuan, deialdiaren harira.
Ez naiz legearen egokitasunaz eztabaidatzen hasiko, eta nik neuk egin ditut ahaleginak, inguruko herrietako adibideei jarraiki, hautaketa prozesuaren baldintzetan herrikoa izatea sartu ahal izateko. Baina azkenean, kontsulta juridiko batean oinarrituz idazkariak hala proposatuta herrikoa izatearen baldintza ezin izan da sartu.
Antzuola guztion artean eraiki behar dugula uste dugu, eta herritarrek herrian lan egin eta parte har dezaten nahi dugu. Eta hori lortzeko lanean jarraituko dugu.
--------------------
Inmaculada Beristain
(Antzuolako alkatea)
Antzuola