Alde batetik, urriaren 13an errekia garbitzeko deialdixak euki zeban erantzuna: 350 bergarar tokiz kanpo dagon zaborra jasotzen, auzolanian, borondatez eta giro alaixan.
Seguraski eurak baiño beste askok zikinddutako errekiaren osasuna berreskuratu nahixan, ingurugiruakiko benetako arduria erakusten.
Eta beste aldetik, Kafekonpon bezelako ideia berri eta originalen aurkezpena.
Zerbait apurtu eta errezena edukiontzi berdera botatzia dan garai honetan, taldian elkartu, konpontzen saiatu eta berrerabiltzeko aukeria emoten daben beste konpromiso keiñu bat.
Argi dago bergararrok orain arte barruan eruan dogun kezka honen aurrian ekintzetara pasatzeko gogoz garela.
Eta gure hondakiñen kudeaketa arduratsua egitteko garaixa be aillegau da.
Kubuak jaso, eta etxian hondakiñen sailkapen egokixa egittekua.
Hori dala eta, datorren asteartian, hillaren 29xan, 19:00etan, azokan egingo dogun agerraldira animatzen zaittuztegu.
Zorionak eta eskerrik asko!
Bide zuzena da, bai horixe!
Berdin jarraittu, Bergara!
Ondo egingo dogu!
--------------------
Amaia Osa
(Bergara Zero Zabor)
Bergara