"Arraunak heltzeko unea"

Erabiltzailearen aurpegia Maite Irizar 2013ko urr. 30a, 01:00

Etxeko atarira heldu da. Badira urte batzuk krisi garaia gerturatu zela...

... baina denok zipriztindu gaitu. Langabezia, murrizketak, etxe desjabetzeak…eguneroko hizketa gai ditugu komunikabideetan eta oraingoan gertutik ukitu gaitu, Debagoienan.

Mondragon, zuzendaritza, kudeaketa txarra, hedapen nahia…erantzule jotzea erraza da, baina gaiak helduleku asko ditu eta sortu diren galdera askok ez dute inoiz barruak lasaitzeko besteko erantzunik izango. Kontua da ura leporaino iritsi zaigula eta une hau balio kooperatiboak birplanteatzeko garai egokia dela uste dut. Fagor Etxetresnek iceberg batekin egin dute talka eta gainontzeko ontzi edo txalupek bidaiariak salbatzeko inoiz baino ahalegin handiagoa egin behar dute. Ezin ahaztu, ezin direla konparatu Arizmendiarrietaren garaiko kooperatibismoa eta egun bizi dugun kapitalismoz mozorrotutakoa. Argi dago ez direla une berak, ez dira ez goxo ezta errazak ere, baina bada aldaketarako unea. Bestalde, norbanakoetan pentsatuta, itolarri batek betetzen nau eta lerro hauek aprobetxatu nahi ditut, merezi duten errespetua helarazi eta animoak bidaltzeko. Gaurko egoera zein den badakigu, nahiz eta ondorioak etorkizunean ezagutuko ditugun. Beraz, batu ditzagun indarrak eta has gaitezen ontzi eta txalupa guztiak noranzko berdinean nabigatzen. Orain, inoiz baino gehiago elkarlanerako garaia baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak