"Musakolako Gazte Eguna"

Bihar, zapatua, I. Gazte Eguna ospatuko dugu Musakolan.

Goizeko hamaiketatik ilunkerara arte, ume eta gazteentzat jai-giro paregabea izango dugu, jolas, grafiti, bazkari, rock kontzertu, eta abarrez lagunduta, Herri Eskolan bertan. 

17 urte arteko Musakolako gazte eta kuadrillek herri bazkaria egingo dugu. Hala ere, lerro hauen bidez, Musakolako Jai Batzordeak eta Gazte Txokoak gonbita zabaldu gura dizuegu gazte mondragoetar zein debagoiendar guztioi, gurekin batera egun-pasa eder horretan izango diren gainontzeko ekintza guztietan parte hartzeko.

Anima zaitezte, giro aparta izango da-eta.

Gora, Musakola!

---------------------

Iban Goñi Uranga

(Musakolako alkatea)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak