"Asier Guridi askatu!"

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Goitia 2013ko ira. 29a, 02:00

Oñatiko Sorturen iritziz, Asier Guridiren atxiloketak logika bati erantzuten dio...

... estatuek prozesua apurtzeko daramaten jarrerei, hain zuzen, horretarako beraien eskura dituzten baliabide guztiak horren zerbitzura jartzen dituztelarik. 

Honela, Aieteko Bake Konferentziak eta ETAren erabakiak irekitako konponbiderako aukerei, ondoren euskal iheslari politikoek Biarritzen eginiko agerraldian atxikimendua emateaz gain, proposamenak eta konponbiderako konpromiso zuzena egin zuten.

Espainiar eta frantziar estatuek proposamen hauei muzin egiten diete eta nahiago dute errepresio eta sufrimenduaren gurpil zoroaren eskeman jarraitu gatazka politikoan dituen erantzukizunak ezkutatu nahian. 

Madrilgo eta Parisko gobernuak zelai politikoa lokazten ari dira etengabe, konfrontazio giroa piztu nahian euskal gizartean, baina beraien jokabidearekin lortzen duten bakarra gatazkaren behin betiko konponbidea nahi duen herritarren gehiengoarengandik gero eta gehiago urruntzea da.

Dei egiten diogu Venezuelako herriari, torturatzaileak defenditzen dabilen espainiar eta frantziar estatuen eskaerei ez diezaiela men egin. 

Euskal gizartearen gehiengoak apustu argia egiten du bakea eta eszenario demokratikoa eraikitzeko. 

Oñatiko Sortuk bat egiten du gehiengoaren nahi honekin eta bere esku dagoen guztia egingo du momentu oro prozesuaren aldeko bere konpromisoa bururaino eramateko.

Herri honetan abian jarritako bake prozesua blindatzea guztiori dagokigu eta, beraz, ezinbestekoa izango da errepresioaren aurrean kalera atera eta mobilizatzea.

--------------------

Garazi Goitia

(Oñatiko Sorturen Kontseiluaren izenean)

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak