Gatazkaren konponbiderako prozesuak jasaten duen hamaikagarren erasoa. Oraingoan, 80 euskal herritar eta 110 taberna eta elkarte izango dira epaituak.
Alde batetik, 2002. urtean Garzonek irekitako operazioan atxilotutako 40 herritar eta 110 herriko taberna izango dira epaituak. Tartean, Arrasateko Irati taberna eta Bergarako eta Oñatiko Arrano tabernak. Besteak beste.
Bestetik, 2009an atxilotu eta torturatuak izan ziren 34 gazte eta hurrengo hilabeteetan atxilotutako beste 6 gazte ere izango dira epaituak. Denera, 40 gazte. Tartean, Irati Mujika amezketarra.
Garai berri hauen aurretik epaiketa politikoek zentzu gutxi bazuten, gaur egun are eta zentzu gutxiago dute. Konponbide prozesuaren aurkako eraso hauek, eta eman diren pausoak eman eta gero, onartezinak dira.
Jendartearen elkartasuna eta konpromisoa ezinbestekoak dira. Konponbidearen aldeko pausoak emateko elkartasun ekimen ezberdinak antolatuko dira. Eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hori dela eta, aurtengo San Migel jaietan zapi laranja janzteko gonbita luzatzen dizuegu.
Elkartasunetik konpromisora!
--------------------
Itsaso Pagoaga
(Aretxabaletako LIBRE lantaldea)
Aretxabaleta