... abuztuaren 24an hil zen Jose Mari Arizmendi, idatzi hau sinatzen dugunon senarra eta gurasoa.
Lerro hauen bidez Ospitaleko langile guztiek, maila profesional zein pertsonalean, gaixoari berari eta baita bere senitartekooi ere eskaini diguten arreta eskertu nahi dugu. Larrialdi Zerbitzuetako profesionalengandik hasi, eta gainontzeko mediku, erizain, erizain laguntzaile zein administrazio-arloko langile guztiek portaera eredugarria eta exiji litekeenaz gaindiko dedikazioa izan dute gurekin guztiokin eta, era horretan, eramangarriago bihurtu dute igaro dugun une zaila.
Gure esker ona, beraz, guztiei.
--------------------
Arantza Egaña eta Arizmendi Egaña familia
Bergara