"Antzuolatik"

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Iturbe 2013ko ira. 7a, 02:00

Badirudi progresoari eta progresistei esker Parisen gosaltzea...

... Bilbon bazkaltzea eta Antzuolan lo egitea (uzten badigute, behintzat) batzuentzat posible izango dela. A ze "poza eta zoriona" (gehiegikeria)! 

Horretarako, AHT eta autopista egiten dabiltza. Herri erdi zapuztu digute. Lehen baso eta zelai zirenak, orain taluz, horma, zubi eta hormigoi bihurtu dira. Bi baserri, Aitzabasalde eta Erautza, desagertu egingo dira eta zazpi iturri ur gabe geratuko dira (Irain, Pagape, Otain, Ertzile, Zupide, Olazabal, Egaran).

Bitartean, Aristin duela 40 urte egindako kolektoreak herrian bildutako ur zikinak errekara botatzen jarraitzen du. Badirudi Mekolalde urrun dagoela... Gainera, Bergarara eta Urretxura joateko bidegorririk gabe jarraitzen dugu. 

Lur industrial izan zitezkeen sail apurrak okupatu dituzte (Erautza, Ertzile, Zorrostarrieta) eta, Ipurtika bete eta egokitu beharrean, Estala gainean 1.000.000 m3 lur zintzilikatuko dizkigute.

Idalatorretik ikusten dudanak etsipena dakarkit. Iruditzen zait berriro ere handikeria nagusitu dela.

--------------------

Jose Mari Iturbe

Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak