... eta bultzatu beharra berresten du, baita Gobernuaren Plana ere, etorkizunean bakezko elkarbizitza bermatzeko oinarri sendoak emango dizkiguten bi funtsezko tresna baitira.
Horren parean, berriz, blokeo jokabidea duten hiru alderdi politiko:
PP, inolako pausorik eman nahi ez eta ETAren erabakia atzeraezina dela uste duelako; PSOE, ezeroso, eman behar diren urratsek Espainian izan dezaketen eraginagatik; eta norabiderik gabeko ezker abertzalea, inolako planik gabe, izan dituzten hauteskunde emaitzek orria pasatzeko baimena ematen dietela uste dutelako, gertatutakoaren berrikuspen kritikoa egin beharrik izan gabe.
Sortuk ez du inolako eragozpenik aurrerantzean inolako ideia politiko edo estatuko arrazoi bat giza duintasunaren aurretik jarri behar denik onartzeko, baina iragana aztertzeko irizpide bera erabiltzeko esaten zaionean, beste alde batera begiratzen du.
--------------------
Juan Karlos Garitano
Arrasate