... eta zeure gutuneko ironian antzeman dezaket, zure ustez, oker jokatu dudala. Baina, noski, normalean horrelako baieztapenak egiteko datu denak mahai gainean eduki behar dira.
Bai, egia da nik medioei helarazitako gutunean ez nituela brigadako langileak aipatu, ezta beste elkarte gehiago ere, Goiko Balu... eta seguru aski, aipatzen hasiz gero, ez nuke zerrenda bukatuko, guzti-guztiei zorionak eta eskerrik asko!
Baina, egiaren mesedetan, esan behar dut gutun hori publikatu aurretik brigadako lankide pare batekin pertsonalki berba egin nuela; are gehiago, Arrasate Irratian zuzeneko elkarrizketa eskaini nuen ekainaren 27an, goizeko 11etan. Elkarrizketa horretan, hain zuzen, brigadako langileei eskertu egin nien egindako lan andana, baina pena dut zuetako inork elkarrizketa hura entzun ez izana, ez udal irratian, ezta geroago ere, Goienan ezarritako linkean. Baina, zorionez, hor dago dena grabatuta eta, nahi izanez gero, minutu gutxi batzuetan konprobatzeko aukera izango duzu.
Dena den, aipatu ala ez, parte hartu duzuen den-denei, zorionak eta eskerrik asko!
--------------------
Kepa Urteaga
(Arrasateko Kultura eta Jaietako zinegotzia)
Arrasate