"Independentzia, laster baten"

Erabiltzailearen aurpegia Jon Otero Uribarren 2013ko eka. 15a, 02:00

Baikor izan gaitezen, bada posible independentzia eta, nola ez, euskal estatu bat lortzea.

Nola? Amore emanez lurraldetasun zernahiri. Ez?

Baina, mesedez, jaun-andreok, nafarren %70 ez dira abertzaleak, espainolistak edo basko espainiarrak sentitzen dira. Are gehiago, zer esanik ez, Iparraldean. Nola izango da gure nazioaren parte, ez badu euskal nazio kontzientziarik? Errespeta dezagun Nafarroa. Iraganean zer izan ziren? Gaur egun zer diren dio axola. Duguna da. 

ETA bareturik, bozka abertzalea ugaritu egingo dela Nafarroan? Ez dakigu. 

Araban irabazi dugu abertzaleek, ozta-ozta, aspaldiko partez. Beraz, euskal nazio kontzientzia dago Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Hori da euskal nazioa, gaur egun, independentzia nahi duen Euskal Herriaren gaurko egitatea. Iragana iragan, hor irabazten dugu, eta ez, oraingoz, Nafarroan eta Iparraldean.

EAJk eta EH Bilduk, kostata, baina amore eman beharko diete Nafarroari eta Iparraldeari, beren independentzia nahian.

Estatu espainiarrak, borondate hori ikusirik, orduan berrikusiko du Konstituzioa, eta elkar negoziazioz, aldatu eta onartu EAEren, hots, Euskadiren subiranotasuna. Baita presoen amnistia ere.

--------------------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak