... solasaldi batez gozatzeko aukera eduki genuen, Arcadiren eskutik. Seguruenik, bakoitzak bere barne-hausnarketak eta ondorioak aterako zituen, baina argi utzi ziguna da (aurretik ez bagenuen argi…) "ukaezina" den aldaketa bat behar dugula. Hau nola gauzatu, hor dagoela koska. Gaur egungo goi-botereek (bai politiko eta ekonomikoek) erakutsi digute ezer aldatzeko borondaterik ez dutela; beraz, "guk" gure esparruan egin beharreko bide bat izan beharko dela. Kontsumitzaile bezala dugun botereaz auto-konbentzitu behar dugu, benetako kontsumo arduratsu batean oinarrituz, poliki-poliki aldaketa-nahiak errealitate bihurtzeko. Arcadik ere aipatzen zuen bezala; zenbait alternatiba martxan hasiak dira, baina herritarron konpromisoa itxaroten ari dira epe luzerako errealitatea izan daitezen. Proiektu hauekin konprometi gaitezen!
Aprobetxatu nahi dut tarte hau hitzaldiaren diru-kontuak argitzeko: ez geneukanez fondorik jardunaldi hau antolatzeko, erabaki genuen bertaratutakoen borondatearekin aurre egitea gastuei.
Hona hemen gastuak: bidaiak eta ostatua, 810 euro; konferentzia: 315 euro. Beraz, guztira, 1.125 euro. Kutxetan jaso genuena, berriz, 1.136 euro izan ziren. Beraz, hurrengo ekitaldirako 11 euroko fondoa edukiko dugu. Eskerrik asko hau posible egiteagatik.
Bestalde, eskertu egin nahi diogu antolatzaile-talde osoari (Lanki, Arizmendiarrietaren Lagunak, Bagara, Elkarhezitzen, Mundukide, Oppen3 eta Arrasateko Udala) egindako talde lana, eta gure partetik espero dugu gehiagotan elkartzea horrelakoak egiteko.
Bertaratzeko aukerarik ez zenutenok izan, laster saioaren grabazioa zintzilikatuko dugu www.harremandenda.org helbidean.
--------------------
Gorka Martinez
(Harreman Denda Bidezko Merkataritzako koordinatzailea)
Arrasate