Zein Jaungoiko?
Zein lege zahar?
Zeren Jainkoa bakarra baita unibertsoan, eta anitza, gutariko bakoitza berpiztu egingo garenez.
Ba ez!
Badirudi Josuz bakarrik ari direla.
Kristoz.
Eta beste erlijioak hor konpon, gezurra omen diote.
Lege zaharra.
Zein lege zahar?
Foruak, noski, izan ziren gurean lege zahar.
Baina foruzaleak erregezaleak ere baziren, eta gaur egun independentzia nahi dugu erregerik gabe, noski.
Hala, ba, Sabino Aranak asmatu zuen Euzkadi izena, lege zaharrari jaramon gutxi eginda.
Berak ere asmatu zituen EAJ siglak.
Beraz, nola konpaginatu lege zaharra eta berak nahi zuen Euskadiren independentzia?
Berarentzat Euzkadi zazpiak bat ziren.
Eta ohartu zen, aspaldi ohartu ere, ez zela posible, Nafarroa ez zelako abertzalea, eta are gutxiago Iparraldea. Nola, ba, independizatu Euzkadi?
Beraz, hautu zuen lege zaharraren eratorritako estatutuaren aldea.
Hori bai!
Zazpiak bat.
Nik diot, ez!
Euskadi ez da Euskal Herri politikoa.
Euskadi da Euskal Herriaren abertzale nagusi diren herrialdeen nazio izena. Hau da, hirurak bat.
Hori da Euskadi.
Nafarroa ez da Euskadi, ezta Iparraldea ere.
Abertzaleek zinez ematen diogunean amore Nafarroari eta Iparraldeari, orduan Espainiak emango dio amore Hirurak Bat-i; hots, Euskadiri.
Eta demokratikoki bananduko da Euskadi independentea Espainiatikan.
Baina noiz emango diote EAJk eta EH Bilduk amore Nafarroari?
Aspertzen direnean gazteleraz.
Zeren Konstituzio espainiarrak baitio, hirugarren artikuluan, gaztelera betebeharra dela.
Jasanezina euskaldunentzat.
Eta EAJk, abstenitu egin zenez konstituzio erreferendumean, irabazleen jite maltzurra ondo jasaten du.
Horrela, ba, "Legeak dioelako betebeharra dela" haurreskoletan nahi du gaztelera sartu.
Ni Frankismoko ikastoletan hazi nintzen eta ume nintzela dena euskaraz egiten zidaten.
Noiz esango dio EAJk ezetz Konstituzio espainolari?
Amore ematen diotenean Nafarroari, Estatu berria sortzeko xedean.
Zeren Hirurak Bat estatu berrian, hots, Euskadi independentean, gaztelera soilik eskubide bat izango da, eta orduan, ez da zertan sartu beharko gaztelera haurreskoletan.
Argi?
Euskara ere eskubidea izango da, ez betebeharra, gehiegi baita euskalduntzea hainbeste basko.
Poliki-poliki, gora Euskadi askatuta!
--------------------
Jon Otero Uribarren
Arrasate