"Trukaketa, gure autonomia handitzeko"

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2013ko mai. 26a, 02:00

Euroak bere onurak ekarri dizkio gizarteari.

Europan zehar bidaiatzea muga bakoitzean txanpon kontuan ibili barik; herrien arteko harremanak hobetzen ditu beraien artean ideiak, esperientziak eta zientziak transmitituz. 

Baina gure eguneroko bizitzan erosi behar ditugun gauza eta zerbitzuendako atzerapausoa izan da; mundu mailan edozein arazo edota Europako Batasuneko estatu batek eztula egiten badu, euroa gaixotu egiten da eta ez du betetzen bere funtzioa, gure eguneroko erosketak oztopatuz. 

Toki askotan, arazo honi aurre egiteko eta krisialdiak areagotuta, trukaketaren lehengo ohitura berreskuratu dute. Talde baten lehen beharrak asetzeko antolatzen dira; hori bai, dirurik eta bitartekorik erabili barik. Taldean denek dakite zerbait egiten; hau da, denak dira ekoizleak eta denak dira kontsumitzaileak, eta, taldea bere autonomia handitzen doan heinean, komunitate horretako erlazioak sendotu egiten dira eta beraien autoestimua igo.

Taldea koxkortzen doan neurrian, baleak edota diru ez ofizialak erabili edota denbora bankuak sortzen dituzte; baleen kasuan, esku gutxitan ez pilatzeko, denborarekin balioa galtzen doaz beraien trukaketa mugimendua areagotuz; denbora bankuetan, berriz, zuk eman dezakezun ordu bateko zerbitzua berdin balio du zuk taldetik har dezakezun ordu bateko edozein zerbitzurekin.

Batez ere, langabeak animatu nahiko nituzke trukaketa jardueretan parte hartzera; momentu honetan ongizate estatua atzerantz doa eta inork ez daki non amaituko den; badaezpada, hobe gure kontu antolatzen hastea gure lehen beharrak betetzeko.

--------------------

Josu Garitaonandia 

(Equo Bergara)

 

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak