"Pornografia dela eta"

Erabiltzailearen aurpegia Jon Otero Uribarren 2013ko mai. 20a, 02:00

Pornografia argazkigintza eta bideogintza asmatu zirenetik dugu...

... nahiz eta erlijioek aspaldiko ukapena balira bezala ezarriak dituzten, ez dakit non idatziak baleude bezala. 

Sexuak bere alde ona eta txarra du. Erran nahi da, gure zahartzaroa eutsiko duten umeak sortzen direlakoz, baina, bestalde, gogoan izan behar dugu munduaren gainpopulazioa izadiaren aurka doala, ekologiaren aurkakoa, eraikuntza gehiago eskatzen duelako.

Ongietorria, estatu laikoak antisorgailuak eta abortua baimentzen dituelako, oraingo erlijioen aurka, nonbait idatzi zaharretan balituzte bezala jokatzen dutenak.

Ni panteista naiz, eta entziklopediak murritz esaten du unibertso osoa dela Jainko bakarra, ukatu gabe bukaezinaren miraria.

Baina dena dela Jainkoa, ongia eta gaizkia, eta hori, noski, ez da saltzen. Jakinaren gainean dugula, noski, betiereko bizia. Zer zerikusi du honek pornografiaz? Non oinarritu gaitezke puntu erogenoak erakustean publikoki argazki edo kamera aurrean dela lizuna? Gizalegean, moralean, beti bezala zehazteke zaila izanik ere. Ez Jainkoak ez dioelako, Jainkoa dena da. Moralean eta gizalegean oinarritzen gara munduaren ekologia zaintzeko, zeren badakigu jakin mundu hau hondatzen bada, Jainkoak ziztu batean beste mundu bat sortuko baituela. Baina, mesedez, zain dezagun dugun hau gainpopulazioaren beheranzko jaiduraz, estatu laikoak eraikiz.

Sexua pasio ero antzekoa da, beharra, jolasa, atsegina, plazera, lizunkeria, denetik du eta ulertzekoa da. Baina gaur egun emagalduetara doan jendetza, gizonezkoek, krisiaren zioz zertxobait beheratu bada ere, oso handia da, itzela diote datuek, betiere mamitasuna dela eta, frogatu ezin daitekeen lan bat izanik.

Nola hautsi dira goranzko joera hauek, datu larriak medio? Interneteko doako pornografia? (Internet bera ordaindu beharra badago ere).

Batzuk beharrak jota doaz emagaldutara, baina dirua xahutuz jolasean doazenak asko dira. Nola ez, gaur egungo pornografiaren ugaritasuna medio.

Jaun-andreok, merkatu beltz hau gelditzerik ez dugu izango, baldin eta pornografiari, orain arte bezala, aspaldiko partez, etenik ez badiogu jartzen. Beraz, estatu laikoetan ere pornografiak debekua jaso beharko luke.

--------------------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak