"Eskerrik asko, guztioi"

Erabiltzailearen aurpegia Juanito Larrinaga 2013ko mai. 19a, 02:00

Gertukoren bat galdu duen edonork daki zein gogorra eta mingarria den hori.

Are gehiago, heriotza bat-batean heltzen denean, eta hildakoa gaztea denean, guri gertatu zaigun bezala. 

Baina bada zerbait momentu horien latza leuntzen duena, eta hori lagunen hurbiltasuna da. Alde horretatik, pribilegiatuak sentitu gara azken egunetan, jaso ditugun elkartasun hitz eta keinuak zenbatu ezinak eta eskertu ezinak izan baitira.

Gure minaren erdian, poz handi bat ere sentitu dugu: Joseba zenbateraino maitatua zen ikustea. Dudarik gabe, horrek ez du berak utzitako hutsunea beteko, baina benetan lagungarri izan zaigu momentuko karga arintzeko. Eta zergatik ez, harrotasun pixka bat ere sentiarazi digu.

Nahiko genuke banan-banan eta merezi duzuen bezala eskertzea azken egunotan jaso ditugun hitz goxo eta besarkadak, mail eta telefono deiak, telegramak, faxak… Baina hainbeste izan zarete gurekin egon zaretenak, ezinezkoa zaigu. Horregatik, lerro hauek baliatu nahi ditugu jasotako berotasunagatik eskerrik zintzo eta bihotzezkoenak emateko guztioi.

--------------------

Juanito Larrinaga eta Blanka Perea

(Josebaren gurasoak, familia osoaren izenean)

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak