"Mugikortasuna!"

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Iturbe 2013ko mai. 15a, 02:00

Hor dabiltza gure agintariak aho betez esaten "mugikortasunaren aldeko apustua" egin dutela.

Azkena irakurri dudana ostiraleko GOIENAn, "garraio publikoaren sistema goitik behera aldatu dela", eta nik galdetuko nieke hori zertan gauzatzen den, zeren nik ikusten dudana zera baita: 

-Autobus geltokiak, gutxi eta herri bazterretan kokatuta, iluntasunez eta bakardadez beteta.

-Inguru industrialetan geltokirik ez eta Oñatiko kasuan, bailarako autobusen ordutegiak ez datoz bat bertako lanbusarekin.

-Autobusen ibilbide, ordutegi eta geltokiak, ez dakit norentzako pentsatuak; lanera egunero joaten garenoi, behintzat, ez zaizkigu egokitzen, eta beste batzuei ez dakit.

-Mugi txartela... bi hilabete pasa dira txartel berria eskatu nuenetik eta oraindik ezer ez; bitartean, txartel gabe nabil.

-Bidegorria, zati batzuetan "faraonikoa" asfaltoa, marrak, argiak... eta beste zati batzuetan lokatza, putzuak eta harri puntak bide erdian.

Nire iritziz, gure bailaran mugikortasunaren aldeko apustu batek beste gogo eta bultzada bat behar du, bailara osoa kontuan hartuta, beharbada, hiriburu bat izango bagina bezala, bailarako urbano eta lanbusak ezarriaz, ez herri bakoitzekoak, zeren askotan herri baten bizi gara eta beste batera mugitzen baikara lanerako, erosketak egiteko edo lagunekin egoteko...

--------------------

Arantxa Iturbe

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak