"Sua', galduta Oñatin"

Erabiltzailearen aurpegia Yaiza Fernandez 2013ko mai. 13a, 02:00

Bada urtebete Oñatiko gazte batek txakurtegi batetik Sua txakurtxoa adoptatu zuela.

Txakurtegi batetik adoptatzean, txakurtxoak kontratu batekin irteten dira. Kontratuan, albaitariarenean errebisioak, txertoa jartzea, esterilizazio konpromisoa eta, noski, txakurraren adopzio ondorengo jarraipen bat sinatzen dira. Noelia izan zen adopzio tramiteak egiten ziren bitartean txakurra etxean izango zuena. Horri akojida deitzen zaio. Beraz, Sua Oñatirantz abiatu zen bere familia berriaren bila. Ordutik hona, urtebete igaro da, Noelia, argazkirik ez ikustean, gaztearekin harremanetan jartzen saiatu da, behin eta berriz hara joango zela esanez txakurra ikustera; gazteak beti uko egiten zion, nola edo hala. Eta azkenean, egia argitara atera zen, bazen urtebete Sua-k ihes egin zuela Oñatiko inguruetara. Noeliak galdetu zion ea zergatik ez zion lehenago abisurik eman, nola ez zuen bilatu, nolatan ez zuen salaketarik jarri; gaztearen erantzuna zera izan zen, blokeatuta geratu zela! Noeliak batida bat antolatu zuen.

Jende talde bat bildu eta apirilaren 21ean (igandea) Oñati aldera abiatu ginen; Murgia auzora. Kartel batzuk banatzen izan ginen Sua-ren argazki eta kontaktu batekin, galdezka ibili ginen, baina ezer ez, ez zen zorterik izan. Gure duda da benetan ihes egin zuen txakurrak edota lagun bati eman zion? Kontratuan jartzen zuenez ezin ziola inori eman Noeliaren baimenik gabe, ihes egin ote zuela esan zigun? Inguruko guztiei eskatu nahi nizueke, mesedez, txakurrik ikusiko bazenute inguruan galduta, hartu eta txipa pasatzeko, arren. Txipa oraindik martxan dauka; beraz, ez du inork hilik aurkitu txakurra edota bajan eman.

Eskatu nahi dizuet abisua emateko, Sua ikusten baduzue, mesedez, zenbaki honetara deituta: 653 71 56 56. Sua emea da, esterilizatuta dago, oso maitagarria eta pittin bat beldurtia da, marroi argi kolorekoa, eta muturrean badu marrazki antzeko bat zuri-zuria. Txipa martxan dagoenez, zerbaitek esaten digu oraindik esperantzak badaudela! Esker mila, bihotzez. Ez erosi; adoptatu! Eskerrik asko, denei, zuen denboragatik!

--------------------

Yaiza Fernandez

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak