"Atez atekoari bertsoak"

Xabier sukia bertsolariari gai hau jarri zioten Orixe txapelketan...

"Etxera iritsitakoan zerbait aldatu dela sumatu duzu". Berak hiru bertso eder hauek bota zituen: 

Etxera nator ttipi ta ttapa / Iluntzeko argi printzan / Eta gau freskoan brisan / Etxe ondoan kubo marroi bat /Nik espero nuen gisan (bir) / Aldaketa bat gertatuko da / Beraz ia gure bizitzan / Igual hala komeni zan / Zeozer aldatu egin da baina / Ez dakit zertan gabiltzan /Asko esaten ari zareten / Bezain txarra ez da izan (bir).

Aldaketa bat estetikoa / Ta aldaketa bat gugan / Kubo marroiaren gudan / Beraz aldatu behar sailkatu / Zaborra neguan, udan (bir) /Aldaketakin batzuk haserre / Ta beste batzuk liluran / Bagoaz abiaduran / Jendea kontra suma dezaket / Fede txarrez eta dudan / Birziklatzeko premia duen / Zenbat ikusten ditudan (bir).

Euskal Herria aldatuko da / Lehen aldatu zen Europa / Herriai hau diot opa / Etorkizuna ona izango da / Gero txin-txin eta topa (bir) / Astelehenean, asteartean, / Erabaki da zer bota / Ez doa inoren kontra / Baina ez dakit zergatik dagon / Hainbeste arrazoi mota / Ate bat dagon tokian beti / Irtenbide bat dago ta (bir).

--------------------

Eñaut Etxeberria Gereka

(Oñati Zero Zabor)

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak