Autobidea, Abiadura Handiko Trena, goi tentsioko lineak... Orain, lur barrena 2 kilometro eta gero zierretara beste 1,5 kilometro zulatzeko fracking teknika erabiliz gasa ateratzeko gure Ama Lurraren tripa barrenak hankaz gora ipiniz, zulo bakoitzak 7 urterako gasa ateratzeko balioko luke; zoratu egin gara! Gas hori barik moldatu gara eta urte batzuk pasa eta gero derrigorrez hori barik moldatuko beharko dugu. Gure aurretik teknika hau erabili duten herrialdeetan arazoak izan dituzte: barneko uren kutsadurak, aire kutsadurak eta, ondorioz, osasun arazoak, ur falta arazoak, lur ikarak...
Ez dezagun txorakeriarik egin. Gas barik bizi gaitezke, urik gabe ez; ondorengo belaunaldiei laga diezaiogun gure Ama Lurra gehiago zulatu barik.
Informazio gehiago: http://frackingezaraba.org/.
--------------------
Josu Garitaonandia
(Equo Bergara)
Bergara