"Bergaran hondakinen gainean erabakitakoari buruz"

Erabiltzailearen aurpegia Luis Garate 2013ko api. 21a, 02:00

Bergaran erabaki dute edukiontzi urdinak eta horiak mantentzea.

Guk dakigula, erabaki hau hartu zen 459 lagunen bozketaren ondorioz –Udalak antolatutako batzar informatiboetan parte hartu zuten 591 lagunetatik–. Boto-emaile horien %71k edukiontzi urdina mantentzearen alde egin zuten (kartoiak eta paperak) eta %54k, edukiontzi horia mantentzearen alde (ontziak).

Edukiontziak mantentzearen alde hain emaitza garbiak izanda eta ezagututa batzar hauetan parte hartu dutenen singulartasuna –badakigu Bergara Garbia ez zela batzarretan egon–, zera galdetzen dugu: zergatik ez zen egin botaziorik beste bi edukiontzi-moten gainean erabakitzeko? 

Izan ere, emaitza adierazgarria da. 

Gainera, 459 bergarar hauek esaten dutenak balio du eta ez du balio edukiontzien alde jaso diren haien halako 10 diren sinadurek?

Izan ere, beira ondo bereizten dugu beira-edukiontzian, papera eta kartoia ondo bereizten dugu edukiontzi urdinean, ontziak horian... eta ondo egingo genuke baita organikoarekin ere, edukiontzi marroian, eta gainerakoa berdean uzteko.

Hortaz, zein da Udalaren interesa zintzilikarioen alde egiteko orduan? 

Kontrola eta negozioa? 

Gainera, hiru hilabeteko probaldira baldintzatua. 

Hau da, orain utziko dizkiguten edukiontziak edozein momentutan kenduko dizkiguten mehatxupean. 

Bada, ez dute Itsasondoko esperientzia ezagutzen? 

Han, atez atekoari eusten diote, baina errefuserako bakarrik, eta, hala ere, badakite zaborraren %30 baino gehiago turismo egitera joaten dela.

Bestalde, edukiontzietan mantentzea proposatzen duten beira, kartoi eta ontzien hondakinek diru-sarrerak sortzen dituzte eta kubo eta zintzilikarioenak, berriz, gastua sortzen dute. 

Nori dakarkio onura horrek? 

Bada, argi dago: atez atekoaren ikerketa justifikatzaileak egiten dituzten enpresei –ikerketaren emaitza diren kuboak ere saltzen dituzte enpresa horiek, baita zintzilikarioak...–; poltsak eskuz batzen dituen koadrilari, Garbitaniak kontratatuta, euren interesekoak direnak bakarrik izan daitezen onuradunak.

Laburbilduz, bergararrei egindako proposamen hau guztiz aldebakarrekoa eta alderdikoia iruditzen zaigu; adostasunetik oso urruti dago, oso urruti ikuspuntu ezberdinak dituzten bergararren arteko akordio baten fruitu izango litzatekeenetik.

--------------------

Luis Garate

(Arrasate Garbi)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak