"Jainkoaz eta deabruaz"

Erabiltzailearen aurpegia Jon Otero Uribarren 2013ko api. 16a, 02:00

Beste era batzuetan ere dei diezaiokegu Jaungoikoari.

Ni neu panteista naiz eta Jainkoa enetzat, guretzat, unibertso bukaezina da soilik.Dena, bertan dagoen dena. Ongia eta gaizkia, gorrotoa eta maitasuna, espiritua eta materia. Baina zergatik, orain, alderdi politiko batzuk aitortu beharrean daude feministak direla? Feminismoaren alde egotea gauza bat da, baina feminista alderdia bera?

Erran beharrik ez dago berezkoa dugula gizonok eta emakumeek aginte orekatu bera, izan feminista edo matxista. Aurretik esan bezala, zoratzeko bada-edo, zoragarria bada-edo, Jainkoan sinesten dugunok sinesten dugu mirarietan ere. Eta nola ez, betiereko bizia emango digula ziur gaude. Nolakoa? Ez dakigu, baina unibertsoa bukaezina den bezala, bizia bukaezina da ere; hots, berpiztuko garela ziur.Goxo-goxo, ume? Bueno, teoria bat da. Ez dakigu nola.

Baina gutariko bakoitza berpiztu behar bada, pentsa zenbat Jaungoiko eta Jainkosa dauden.

Baina noski, unibertsoa bakarra da, eta gu anitzak, unibertsoa ere anitza delako; hots, izaki asko daude bertan.

Onartzen badugu Jainkoa dena dela, ongia eta gaizkia, onartu behar dugu deabrua Jainkoaren parte bat dela. Eta nola ez, Jainkoaren parte bat bada, Jainkoak bezala egin egin ditzake mirari gaiztoak deabruak, eta Jainkoak egin ditzake, bere alde onak, mirari maitagarriak.

Deabrua, beraz, izan daiteke Jainkoaren alde txarra, eta, noski, izan daiteke materia eta espiritua. Hori bai, Jainkoaren alde txarra ere (hots, deabrua), Jainkoaren borondate eta agindua denez, bada, Jainkoaren nahia ere bada; beraz, irentsi behar da, beti ama bezala.

Ni ez naiz feminista, ezta matxista ere, baina Ernain sinesten dut. Eta Sortu-kide naiz. Sorginak deabruak ziren, eta omen, ei, hegaz egiten zuten isatsaren gainean; miraria, beraz.

Bestalde, ni psikiatriko batean nago, zoritxarrez.

Zein da psikiatrikoen jabea? Bada, Elizako kleroa. Dela Aita Menni, edo dela San Juan de Dios eta beste santu batzuk, haiek asmatu zituzten psikiatrikoak, lehen eroetxe zirenak. Eta psikiatrikoak infernuak dira, baina baita ere kaleko psikiatria. Zergatik infernua? Pilulak, tantakak eta injekzioak beldurgarriak direlako.

Espetxe-psikiatriko batean egon nintzen lehen, eta hara! Miatuz liburutegian, aurkitu nuen liburu bat, non azaltzen den orduko gotzain Setieni elkarrizketa oso luze bat. Zioen Setienek (ez dut ñabarduraz osoki gogoratzen, baina...): "Si... los tarados, y si... los tarados, pues eliminamos a los tarados". Zer esan nahi du "eliminamos" egintza horrekin Setienek? Psikiatrikoetara bidaltzea tarados edo deabru horiek? Edo... Hara! Katolikoak, Kleroa, hitzez hitz hartzen dut Biblia. Jarraipen osoarekin, ñabardurarik galdu gabe. Orduan zer? Non da arazoa? Kontatzen dute Jesus ei zenak mirariak egiten zituela. Eta, besteak beste, pertsona deabrututako aurkitzen zuenean, erraz sendatzen zuen, hura Jainkoa ei zelako. Pertsona deabrututakoetan sinesten zuten eta dute. Jainkoan nik sinesten dut, eta deabruan, Jainkoaren zati bat delako. Baina kleroak oraindik orain nahi ditu zigortu eta osatu pertsona deabrutuak.   

Eta gure barneko deabrua osatzen doanean bakarrik irtengo gara kalera.

--------------------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak