"Aramaioko trikitilariei azalpena"

Abendu aldera, Aramaioko Trikitixa Eskolako irakasleak proposatu zigun herriko ikasleei trikitixa klaseak ematea...

... eta epe batean bera ordezkatzea. Ilusio handiz hartu genuen enkargua! Guretzat erronka handia zen, eta laurok gogoz hasi ginen gure ikasleei astean behineko klaseak ematen. Aurretik ikasitako abestiak errepasatu eta beste berri batzuk erakusten hasi ginen. 

Bi zita genituen aurretik: Korrika jaialdia eta apirilaren 20an ospatuko den Trikitixa Jaia. Entseguekin hasi ginen, ba, eta kanta berri bat proposatu genuen; ikasleek pozik hartu zuten erabakia eta ikasten hasi ginen. Baina laster hartu genuen arduradunaren abisua: kanta hori ez zen aproposa, hobeto aurretik ikasitako beste bat. Ez zitzaigun erabakia gustatu, uste baikenuen guk genuela hori erabakitzeko ahalmena; baina, hala ere, onartu egin genuen. Pentsatu genuen Trikitixa Egunerako abesti hori apur bat aldatzea, tonu desberdinetan jotzea, abeslari batek laguntzea… betiko abestiari modernitate puntua ematea! Baina hori ere ez dugu lortu! Ez dugu gaian luzatu edo tirabirak sortu nahi! Egia da ez garela gai izan akordio batera heltzeko eta azkenean klaseak uztea erabaki dugula. Horixe da gertatutakoaren ondorioa, zoritxarrez! Zoritzarrez denontzat, gure ustez!

Gure asmoa beti izan da hau: trikitixa kantak erakutsi ikasleei; beraiekin jo eta konpartitu klaseak; ikasleari trikitixarekin aurrera egiten lagundu, bere balioaz jabetu eta animatu. 

Honen bitartez, batik bat zera adierazi nahi dugu: gure asmoa beti izan dela ona, gure ustez ez dugula ezer txarrik egin, ez asmo txarrez, behintzat, inoiz ez! 

Gure ikasleak izan direnen aldetik oso jarrera ona jaso dugu, uste dugu pozik izan direla gurekin ikasten eta horrelaxe transmititu digute, gainera. Eskerrik asko, guztioi! Bene-benetan eta bihotzez!

--------------------

Nerea Asurmendi, Eider Ballina, Miren Heriz eta Maitane Uribe

Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak