"Ia denok ados gaude"

Erabiltzailearen aurpegia Jexux Urmeneta 2013ko api. 14a, 02:00

Zaborra biltzeaz eta birziklatzeaz Gipuzkoa herrialdeko bizilagun gehienok antzerako gauzak...

... –ahal den gehien birziklatu, alegia– adierazten ari garela kontuan hartuta, uste dut ordua badugula geu guztion aldetik ahalegintxo bat egin eta herritarrei proposatzen dieguna zehazki ondo aurkezteko. 

Bergarako talde batek Udalean berea aurkeztu duela eta, aurrerantzean herrian erreferendum bat izateko eskakizunak aukera zabala eduki badu, alderdi guztiak horretan batera eginez gero. Eta hau horrela gertatzen bada, era berri hauetako lehenbiziko bozketa izanik, benetako egun hura garrantzitsu bihur dadin, aproposa den galdera bat bilatu beharra daukagu orain.

Bati baino gehiagori  errazegia irudituko zaio galdera bat asmatzea edo aurkeztea, baina hori ez da horrela. Gogoratu, bestela, 8 urtetan zehar Euskal Komunitateko (hiru probintzietakoa, zehazki esanez) lehendakaria zen Ibarretxe jaunak zenbat lan izan zuen ditxosozko galdera asmatzen, eta, azkenean, ozta-ozta bi gaiez osatutako galdera bat bururatu zitzaion. Bere garaiko jardun interesgarri hartaz gogoratuta, oraingo honetan horrelako zerbait egitea proposatuko nieke nik hemengo taldeei zein alderdiei, eta batez ere atez atekoaren eta bosgarren edukiontziaren aukerakoei. Hemen ere galderak ezingo dira arruntak izan, baizik eta nahiko baldintzatuak; hau da, %80 birziklatzen ez duten aukera guztiek derrigorrez erantzun beharko lukete ea prest dauden soberan gelditzen den zaborra hemen herrian bertan erretzeko.

Guk erabaki dezakegu herriari berari dagokion gaiaz bakarrik, eta hemen birziklatzen ez duguna Zubietara edo beste herri batera bidaltzea ezin izango dugu erabaki tokiko erreferendum batean… edo prest al gaude gu beste herrietan soberan uzten dutena geurean jaso eta erretzeko? Gai honetaz ia denok ados gaude; beraz, joka dezagun garbiago!

--------------------

Jexus Urmeneta 

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak