Bat Txinan 1966-1976 artean, non odola isuri baitzen. Ez dakit zertan zetzan iraultza hura. Baina gaur egun, non batzuek dioten mentalitatea aldatu beharra dagoela eta zibilizazio krisi batean gaudela, kultur iraultza oso presente eduki beharko genuke. Telebistek, irratiek eta musika diskoek aztoratuta daukate gaurko gizartea, lelotuta. Sedentarismoa bultzatzen dute, eta sormena ezereztatzen. Aisialdi ezdeusa bihurtzen. Kultur artifiziala, giza giro antisozialak zertzen ditu, herri giroa ezabatuz. Premiazkoa da hiru gailu horiek eta MP4ak debekatzea, etorkizunean gizarte osasuntsua nahi badugu.
Iraultza, nola ez, poliki baina irmoki egin beharrekoa da. Lau gailu hauek gabeko herri giroak eta osasunak bultzatuta, ekonomiaren ajea den lanik ezak bukaera ikus dezake; nola ez, kulturak, sormenak, eragina baitu. Gazteek ez zuten bizi izan, baina langabezia-maila handia orain 25 urte ere izaten zen. Luze daramagu arazo hori. Kultura, gizatasuna, lana...
--------------------
Jon Otero Uribarren Arrasate