... adierazten du Gobernu Taldearen interesik eza akordioak egiteko hondakinen arazoa konpontzeko.
Bien bitartean, haren asmoa da herriak parte-hartzea fartsa hutsak diren batzar informatibo horietan, "parte hartzeko eta iritzia emateko"; izan ere, herritarrek ezer erabakitzen ez duten batzarrak dira, alkateak eta haren jendeak guztia daukate-eta erabakita euren erara, eta herritarrek kuboen kolorea bakarrik aukera dezakete.
Batzar horietan, gu erabili beste asmorik ez daukate euren erabaki diktatoriala justifikatzeko; hau da, atez atekoa jartzeko.
Inposizio garbi-garbia da, lehengo erara eginikoa, eta pantomima hutsak diren batzar horiekin estali nahi dute; ez dute kontuan hartzen herritarren ahots eta iritzia, eta lotsagabekeria handia erakusten dute mespretxatzen eta euren ideiak inposatzen ari direnei laguntza eskatuta.
Haren buruzagiak Europara joan dira eta Mediterraneoa deskubritu dute.
Edo hori diote.
Ez dakiguna da zer kontatu dieten europarrei Gipuzkoan berreskuratu eta birziklatu ezin diren 160.000 tona hondakinei buruz, ea zer egiteko asmoa duten... Ez digute kontatu ere egiten.
Eta ez dute esaten ingurumenari errespetu handien dioten Europako herrialdeetan zer egiten duten berreskuratu ezin daitezkeen hondakinekin.
Bada, esan ezazu argi eta garbi: balioa ematea; hau da, erraustu eta energia berreskuratzea, Europako Batasunak gomendatzen duen moduan. Han eta hemen, interesatzen zaiena bakarrik kontatzen dute eta gainerakoa isilean gordetzen dute. Ez gaituzte engainatu behar. Eta ez gara iruzurraren konplize izango batzar horietan parte hartuta.
Ez baduzu atez atekorik nahi, ez parte hartu!
Bai, birziklatzeari!
Bai, ondo egindako konspotatzeari! Ez, edozer gauzari!
Bai, bosgarren edukiontziari! Ez, atez atekoari!
Hitza herriari!
Herri-kontsulta exijitzen dugu!
--------------------
Josu Leturia (Bergara Garbia Herri Plataforma) Bergara