... Saturrarango emakumeen kartzelako egoera azaldu zutenean.
Hunkituta ikusi genituen hainbat pertsona, negar egiteko zorian, non zen euren semea galdetzen zietenean.
"Oilo-ipurdia jarri zait niri", esan zuen batek.
Gero pailazoak eta lagunak, jolastu nahi zuen neskatilaren istorioa kantatuz, modu xaloan azaldu ziguten zeintzuk diren emakumeek egin beharreko etxeko lanak.
Benetako etxekoandreak senarraren tratu txarrak irribarre batekin jaso behar zituela erakutsi ziguten gero.
Frankismoaren garaian gertatzen zen emakumearen zapalkuntzaren adibide gordinak jarri zizkiguten begien aurrean.
Errepresentazio ederra eskaini zigutena!
Horregatik, Ekin Emakumeak Elkartetik gure esker beroa azaldu nahi diegu Arizan antzerki taldea osatzen duten bederatzi lagunei eta euren emanaldia posible egin duen Arizmendi Ikastolari.
Zehazki, eskerrak Amagoia Gorosabel, Enkarna Herrero, Garbiñe Nuñez, Karmele Uribarren, Maria Elejoste, Espe Sainz, Mañole Ezenarro eta Xabier Latorre, guraso eta irakasleei, eta David Errasti zuzendariari. Baita Gari Ibarzabali ere, Arizan antzerki–taldea eta Ekin Emakumeak Elkartea harremanetan jartzeagatik.
Estimatzen dizuegu musu-truk egin duzuen lan bikaina. Bejondeizuela!
Errepresentazio horrekin eman genion hasiera Debagoieneko emakumeak Gerra Zibilean eta frankismoan erakusketari. Ikusgai izango da Kulturaten, martxoaren 24ra arte.
--------------------
Maitane Unamuno (Ekin Emakumeak Elkartea) Arrasate