"Musakolako kiroldegikoon partez, eskerrik asko!"

Erabiltzailearen aurpegia Larraitz Sanzberro 2013ko mar. 12a, 01:00

Joan den otsailaren 5ean, kiroldegiko erabiltzaile bati bihotzekoak eman zion...

... eta, erabiltzaileei eta desfibriladoreari esker, bizitza salbatu genion. Arrasateko Udalak eta/edo AUKEAk erabiltzaile horiei zuzenean eman zizkien eskerrak eta, idatzi honen bitartez, lan hori jendaurrean ere eskertzeaz gain, jendarte berekoi honetan horrelako ekintzak egitea goraipatu nahi du. 

Gertaera jazo zenean, AUKEAk abisua eman zien larrialdietako zerbitzuei, bitartean Institutuko bi irakaslek bihotzeko masajea egiteari ekin zioten, bihotzaren taupada mantentzeko. Jarraian erizaina den erabiltzaile baten laguntza jaso zuten eta AUKEAko sorosle batek, desfibriladorea erabiliz, bihotza berriz ere taupadaka hastea lortu zuten. Une horretan Gurutze Gorria eta Osakidetzako anbulantziak iritsi ziren eta bihotzekoa jasan zuena egonkortu eta ospitalera eraman zuten. Erabateko talde lana izan zen eta, zorionez, oso zuzen egindakoa. Izan ere, Osakidetzako larrialdietakoek zoriondu egin dituzte AUKEAkoak, ezbeharra gertatu zenean erakutsitako profesionaltasunagatik: "Kiroldegian gauzak azkar eta ondo" egin izana azpimarratu dute.

Kontuan izan behar dugu halako tresna batez bizirauteko aukera dagoela %90ean, bihotzekoa izan eta lehen lau minutuetan jardunez gero. Minutu bakoitzeko, errekuperatzeko itxaropena mugatzen da %10era. Berehala jardun ezean, arriskua dago buruan kalteak izateko edo hiltzeko ere bai.

Kontuan hartu behar dugu jeneralean deia egin eta larrialdietako zerbitzuak etorri arte batez beste 10 bat minutu edo gehiago behar direla.

Denbora horretan biktimaren biziraupena ingurukoen mende egoten da, haien lehen jarduna azkar eta agudo egitearen mende, hain zuzen ere. Bihotza-birikak berpizteko maniobrek bikoiztu edo hirukoiztu egin dezakete bat-bateko bihotz-gelditze baten biziraupena, eta denbora irabazten dute desfibrilazioa egin arte. Izan ere, bihotz taupada errekuperatu dezakeen neurri bakarra da hori, bentrikulu fibrilazio batek sortzen duenean bihotz-gelditzea.

Bihotz-birikak berpizteko maniobrek eta desfibrilazioak lehen 3–5 minutuetan, bihotzak gelditu eta gero, bizirik geratzeko tasa oso handiak lortu ditzakete, %49tik %75erako tartean.

Desfibrilazioa egin arte, minutu bakoitzeko, bizirik irauteko aukera murrizten da %10etik %15erako tartean.

Gaineratu nahi dugu Arrasateko Udalak hiru desfibriladore dauzkala erabiltzeko prest: bata Udaltzaingoan, bigarrena Iturbide egoitzan eta bestea Musakolako kiroldegian.

--------------------

Larraitz Sanzberro 

(Aukeako zuzendaritza)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak