"Bost arrazoi martxoaren 9an Bilbora joateko"

1-Aurreko esperientzietan izandako balorazio baikorrean oinarrituta...

... LABeko hainbat delegatu eta beste sindikatuetako delegatuek enplegu galera gaiarekin edukitako eztabaidari irteera emateko proposamena delako. Borroka luze eta gogorretan murgilduta dauden delegatuek eta komiteek konbokatu dutelako. 

2-Alarma gorria da egoera definitzeko denok erabiltzen dugun terminoa. Enplegu suntsiketa izugarria da eta aurreikuspen guztiek argi utzi dute goraka doala. Enplegu suntsiketak estatistika guztiak gainditu ditu eta aurrera doa. Eszenatoki honetan, LAB prest dago siglen borrokak alboratu eta langileen mobilizazio zabal honen mesedetan lan egiteko.

3-Jendartearen inplikazioa beharrezkoa da, enpresa eremua gainditzen duen eta langile klase osoaren aurkako eraso honen aurrean. Logika guztia dauka, beraz, konfliktoak orokortzen diren momentuan ideia hauek komiteen eta delegatuen artean nagusitzea, jendartea beraien borroketan inplikatu nahi izatea, gazteak, pentsionistak, langabeak... Guztien kontra datorren eraso bat denon artean geldituko dugu; baina gehituz, inondik inora banatuz.

4-LABek bai mobilizazioari, bai manifestuari ere, ez dio inondik inora ezetzik esango, edukietan arazorik ikusten ez baitu. Aurka egitetik banaketa baino ez dator eta hori da patronalarentzat eszenatokirik hoberena enplegu suntsiketarekin aurrera egiteko.

5-Krisiaren ia seigarren urtean gaudela eta enplegu suntsiketa ikusita, oraindik ere enpleguaren aldeko mobilizazio nazionalik ez egotea LABek ez du positibotzat hartzen, kezkagarri dela deritzogu.Honengatik guztiagatik, komiteek eta delegatuek planteatutako ekimen hau bultzatuko dugu eta langileak animatu nahi ditugu, desberdintasunen gainetik, komiteen arteko dinamika bultzatzera eta gehitzera larunbatean Bilbon egingo den manifestaziora.

--------------------

Ander Gallego, Ana Sebal, Amaia Arana, Aittor Aranzabal, Jose Ramon Kortabarria, Jesus Markez, Naiara Arregi eta Luis Garcia

(LAB)

Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak