bergararrok "ardi beltzak" gara Bergarako alkatearentzat.
Komentario horrek argi uzten du gure herriko agintari gorenak pentsatzen duena. Atez atekoaren kontra sinatu zuten 4.691 lagunak gutxiesteaz gain, beste iritzi bat agertu zutenak "ardi beltz" moduan tratatzen ditu. Izan ere, atarteetan izan diren batzarretan, eta, alkatetzak dioenaren kontra, inposatu nahi diguten atez atekoaren kontra azaldu ziren gehienak. Beraz, ez esan "ardi beltza", baizik eta "ardi beltzak", Bergaran asko gara eta. Bestalde, atentzioa ematen du alkateak erakusten duen harridura "herritarren ia %100 birziklatzearen alde" dagoelako.
Zer uste zuen, bada, alkateak, atez atekoaren aurka gaudenok ez dugula birziklatzearen alde egiten eta haiek bakarrik daudela horren alde? Nondik atera dute ideia hori? Beste behin ere, uste dute eurak iristen diren lekuan argia egiten dela. Euren ideiekin bat ez datozenek ezin dute birziklatzearen eta ekologiaren alde egin, eurek deskubritu berri dituztelako. Argi eta garbi esanda. Eta horixe transmititu nahi diote iritzi publikoari, aurkezpen glamourosoak barne. Gezurrak, barra-barra. Hau ez da onargarria; are gehiago, Bergara Garbia Herri Plataformatik behin eta gehiagotan eskatu diogunean bosgarren edukiontzia jartzeko, birziklatzeko.
Bada, birziklatzearen alde dauden bergarar gehienek adierazi dutenaren arabera, gobernatzen gaituztenek har dezaketen ekimen egokiena izango litzateke bosgarren edukiontzia jartzea, probaldi bat ezarrita.
Eta gehienok atez atekoaren kontra eta birziklatzearen alde gaudela zalantzan jartzen badute, gaiaren gaineko kontsulta bat dei dezatela, eta gehiengoa atez atekoaren alde agertzen bada, onartu egingo dugu.
Eta zuek, alkatetzatik, zuen jarrera demokratikoaz hain harro zaudetela, onartuko duzue?
--------------------
Josu Leturia (Bergara Garbia Herri Plataforma) Bergara