... min eta amorrua gutun honen bidez helaraziko dizut, nahiz eta ez den gure estiloa.
Lehenik eta behin, errespetu falta ikaragarria iruditzen zait guztiz errespetagarriak diren zure iritzi politikoak borobiltzeko gure ama zenaren izena erabiltzea. Ez duzu inongo zilegitasunik gure amaren izena modu horretan erabiltzeko, are eta gutxiago berak irakurri ezin duenean, erantzun ezin dizunean. Jakin, gure amak Jesus Mari jaio aurretik ere zapalkuntza jasan izan zuela, sufritu zuela. Jakin ere, zure ustez hain eskuzabala izan den "sistema demokratikoak" sekulako sufrimendua eragin ziola gure amari eta eragiten digula guri, preso eta iheslari politikoen senideoi. Eta jakin, gure ama oso harro egon dela beti bere semearekin, gure anaiarekin. Eta orain ere, dagoen lekuan dagoela duintasunez defendatuko duela bere semearen izana.
--------------------
Isabel Zabarte Arregi
Arrasate