... Urkuluko urtegian izandako ezbeharrean laguntza eskainitako guztiei.
Geure txakurrak paseatzen genbiltzala, beraietako bat uretan sakonegi sartu zen, ur korronteak direla eta. Irten ezinean zegoela ikusita, gutako bat uretan sartu zen txakurra ateratzeko asmoz (besteak larrialdietara deitzen zuen bitartean, laguntza eske). Baina txakurra ordurako nahiko urrun zegoen, eta, horretaz gain, ura hain hotza zegoen, itotzen hasi zen bera ere.
Momentu hartan laguntza eske garrasika hasi ginen, eta, zorte onez, gure oihuak entzun zituzten hiru mutil gazte agertu ziren eta biak onik ateratzea lortu zuten.
Une hartan ez genuen aukerarik izan egindako guztiarengatik eskerrak emateko, eta, gazte horien izenak ez dakizkigunez, lerro hauekin egin nahi izan dugu. Beraz, zuen laguntza dela eta, jaso itzazue gure eskerrik beroenak.
Mila esker, hiru gazteei, eta baita laguntza eskainitako gainontzeko guztiei ere.
--------------------
Patricia Prats, Malen Gurrutxaga eta 'Yul' txakurra
Arrasate eta Bergara