Baina azken asteotan herritar ugarik ere garbi esan dute birziklatze tasa nabarmen igotzearen alde daudela, errauskailurik ez dutela nahi eta ahalegintxoa egiteko prest daudela.
Jokabide zuzen hori da Europak saritzen duena.
Hala, Gipuzkoako Foru Aldundia Europako Parlamentuak antolatutako mintegi batera gonbidatu dute eredugarria delako.
Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Diputatuak hiru proiektu azalduko ditu martxoaren 7an Bruselan: Foru Aldundiaren estrategia, errauskailua eta zabortegi kutsakorrak alde batera uzten dituena; bigarrenik hainbat herrik atez ateko bilketa sistemaren bidez lortu dituzten birziklapen maila altuak eta azkenik, zero zabor herri bihurtzeko zenbait udalerri egiten ari diren bidea.
Zorionez Bergara ere laster eredugarria izango da Europan bere hondakinak ongi kudeatzen dituelako, gutxiago sortuz, berrerabiliz eta birziklatuz.
Errauskailurik egin ez dadin bere ekarpena eginez eta zabortegi toxikoei bidea itxiz.
Animo, guztioi, ahalegintxo batekin lortuko dugu!
--------------------
Mireia Lizarralde (Bergara Zero Zabor) Bergara