... Jose Ignacio Wert ministroak bere erreforman, euskarari aplikatu nahi dizkion neurri gogorrak salatzeko.
PPko ministroak euskara espezialitateko ikasgaitzat jo du plan berrituan. Gaztelania eta atzerriko hizkuntzak baino atzerago ageri da ikasgaien zerrendan. Murgiltze eredua bera ere zalantzan jarri du, euskara eta gaztelania "orekaz" erabili behar direla adieraziz. Ikasleek nahitaez eman beharko dute ikasgaia, hizkuntza ofiziala denez gero, baina bazterrekoa izango da, ez diote gutxieneko ordu kopururik ere zehaztu. Wertek ukatu egin du euskara gutxiestea dela hori: "Antolatzeko era bat da, ez ikasgaien rankinga" dela esanez. Baina argi dago gure hizkuntza zapaltzeko beste ahalegin baten aurrean gaudela.
Azken hamarkadetan euskararen alde egindako ahalegin guztiak zapuzten ditu ministroaren ideia zentzugabe honek; eurei interesatzen zaiena aplikatuz, horretarako gure aurrekoek euskara eskolara eramateko egindako lana hutsera botaz.
Hau ikusita, eta erreforma honek euskarari eragingo lizkiokeen kalte konponezinak kontuan hartuta, ezin gara isilik eta geldi egon. Salatu egingo dugu, oihu egingo dugu Wert ministroaren eta bere legearen aurka. Mugitu egin behar dugu benetako Euskal Herri euskalduna lortu nahi badugu!
--------------------
Maider Azkarraga-Urizar
(Arrasateko Euskal Herrian Euskaraz)
Arrasate