"100 urte, eta osasuntsu"

Erabiltzailearen aurpegia Carmen Oyarbide Acha 2013ko ots. 1a, 01:00

Benetan gustura irakurri genuen Goiena-n 536. alean agertutako artikulua...

... Bergarako Zabala farmaziaren  100. urteurrenari buruz. Interesgarria iruditu zitzaizkigun XX. mendearen hasieran Bergarak erakusten zuen egoeraz bertan ematen diren xehetasunak. Artikuluan honela irakur dezakegu: "Zabalaz gainera, Bergaran beste bi farmazia zeuden joan den mende hasieran, Pantaleon Zabala eta Hermanos Atxa, biak Bidekurutzetan". Nahiz eta detaile oso txikia izan, xehetasun batzuk ematea gustatuko litzaidake: 

Egia da Bidekurutzeta kaleko 12. zenbakian Atxa izeneko botika zegoela, baina farmazia honek ez zuen inoiz Hermanos Atxa izena eraman, baizik eta Leonardo Acha. Leonardo Achak ez zuen anai-arrebarik Bergaran, eta bera zen farmaziaren jabe bakarra. Markinatik etorri zen, Oñatitik igaro ondoren, farmazia jartzera. Ez dakigu oso ondo zein urtetan etorri zen, baina badakigu 1889. urtean (Carmen Acha, gure ama eta amama, bere alabaren jaiotze data) farmazia martxan bazegoela. 

Achaneko botika (horrela entzun dugu askotan) Leonardo Acharen esku urte dezente egon zen. Seme-alabek ez zuten aitaren bidea jarraitu nahi izan eta beste batzuek hartu zuten honen ardura, azkena Eusebio Camacho izanik.

Oso atsegina da Zabala anaiak hain pozik eta "osasuntsu" ikustea eta jarraitzeko gogo handiz.

Zorionak, eta urte askotarako!

--------------------

Carmen Oyarbide Acha (Leonardo Acharen biloba) eta Ana Carmen Etxeberria Oyarbide (Leonardo Acharen birbiloba)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak