"Korrika"

Erabiltzailearen aurpegia Maite Ilarduia 2013ko urt. 29a, 01:00

Badatorkigu berriz Korrika, eta berarekin betiko bihotz taupa, betiko irrika.

Hala ere, eta lehenago gertatu bezala, hasiko zaizkigu zirika; hasiko zaizkigu talaia arrotzetatik harrika. 

Euskara baita (eta beti izan da) aldarri nagusi, baina ez bakar. Korrika beti izan baita kolorea, aniztasuna eta bizia.

Euskararen aldeko aldarriak hartu izan ditugu, edonondik etorrita ere, eta gustura gainera. Bretainiatik zein Eskoziatik; Ameriketatik zein Irlandatik; atzerritik zein kartzelatik. Gurekin korrikan egin nahi eta, edozein arrazoi dela bide, egon ezin duten guztiak hartzen ditugu aldarri erraldoi honetan, bideoz, audioz, literaturaz, berriz, hitzez, argazkiz, kantuz, bertsoz, poemaz edo jokoz.

Eta minez ikusten dugu nola ito nahi izaten duten aldarri honen oihartzuna, nola nahi izaten duten isilarazi arima korrikan eta gorputza lotuta duten batzuen eskubide osozko aldarria, Euskararen, AEKren eta aniztasunaren aldeko oihua.

Beraz, togei eta mailuei zilegitasuna kendu eta Euskararen aldarri zintzoari leku egitea dagokigu, hauxe da eta herri honek eta bere hizkuntzatxo handiak behar dutena: elkartasuna, maitasuna eta, batez ere, "ahotan zein burutan, erabiliko duna".

Gora Euskara eta Eman Korrika Elkarri!

--------------------

Maite Ilarduia Iztueta eta Lorea Ugarte Laskurain

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak