"U-12"

Urtarrilaren 12an Bilbon izan nintzen, 110.000-115.000 horietako bat izan nintzen.

Esango nuke gizatasun heldu baten etsenplua izan zela; uretan pasatua, hori bai! Batzuek erantzun genion deiadarrari, horretan ere "busti" ginen, gero fisikoki euriarekin ere bustitzeko; beste batzuek ez ziren "busti" deiadarrarekin eta ezta euriarekin, ez ziren busti deus.

Nire uste apalean, izan zen giza eskubide basiko batzuen eskaera, ideologia gertuko batzuek antolatu zutena, eta Herriak erantzun eta artikulatu zuena; zergatik? Dei hori Herriaren sintonian zegoelako; horrela izan ez balitz, jendea –eta hainbeste– ez zen joango... edo bai? Ba ez! Zalantzan jartzen dut konbokatu ez zuten denek –batzuek kontra, beste batzuek... ai beste batzuek!–, denek batera ez zutela manifestaldi hain jendetsua lortuko, eta ziur nago ez dutela kapazitaterik biltzeko, ez –berdinegiak dira, eta zer esango luke Herriak; nire ustez, atzea emango lioke–. 

Herria "defendatzen" dutenei, puntu honetara ailegatu eta esango nieke ez dela bidezkoa "politika fikzioa" egitea, zeren egoerak dira direnak, ez teorikoak, eta ez teoria arraroekin justifikatu lezaketenak.

Hori horrela izanda, nabarmen ikusi ahal dezake, Herriaren dinamikaren kontra daudenak –telebistatik eta periodikoetan ikusi/irakurri ahal izan dugu–, bi motatakoak izan dira "argumentu" moduko horiek.

Bata manifestaldia gertatu baino lehen argumentu arraroekin, adibidez esanaz gaizki dagoela eta abar, egin eta gero gertatzen da hau: 115.000 –batzuek interes zuzenekin, familiartekoak direlako presoak– oker dabiltzala eta bat –bakarrik bat– egiaren arrastotik, eta hau oso arraroa, ezinezkoa egiten zait, gezurraren kiratsa dario.

Egin eta gero esan dute horietakoak 10.000 pertsona zirela. 

Ni neu ez naiz mutiko bat eta zin dagit agian sekula santan ez dudala hainbeste jende ikusi. Honek ere gezurraren kiratsa dario, gezurra zutabe duen ekintza politikoak oso urrats gutxi emateko bidea du. Hau da politika fikzioa bete-betean.

Ezin albo batera utzi isilean gelditu direnak, besterik ez bada gizalege oinarrizkoak, errebindikatu ez dituztenak eta euren burua euskalduntzat dutenak.

Nire hitzak ez ditzala haizeak eraman.

--------------------

Guillermo Azkarate-Askasua

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak