"Mila esker, Osakidetzako langileei"

Erabiltzailearen aurpegia Malux Biain 2013ko urt. 14a, 16:00

Batzuetan zutabe hauek gure haserreak eta hitz negatiboak azaltzeko erabiltzen ditugu.

Beste batzuetan, aldiz, gure pozak, animoak, eskerrak…adierazteko.

Gaur eta nire kasuan, bigarren talde horretan sartzen naiz.

Urte bukaerako hainbat egunetan, Osakidetzakoen tartean egotea tokatu zait, eta lerro hauen bidez nire eskerrik beroena bidali nahi diet Osakidetzako langileei.

Gurutze Gorrikoak etxera nire bila etorri zirenean, Oñatiko osasun zentrora eraman ninduten. 

Han zeuden Txaro Martinez, nire sendagilea, eta hainbat langile nire zain. 

Gero, Arrasateko larrialdietan han zeuden ere profesionalak prest  laguntzeko. 

Beranduago, Txagorritxuko UCIko eta azkenik plantako langile guztiak beraien eginkizunak betetzen eta nolabait nire bizitza errazten zeuden.

Egun hauetan guztietan ez naiz sentitu "zenbaki" bat, ez. 

Pertsona moduan tratatu naute, hasieratik azkenera arte. 

Alde batetik profesionaltasunez lan egin dutelako, baina era berean hurbil sentitu ditudalako, euren berotasuna, goxotasuna eta mimoak emanez.

Zorte handia dugu Osakidetzako zerbitzu publikoan horrelako pertsonak izaten, pribilegiatu bat sentitu naiz.

Berriz ere, esker mila, denoi. 

Segi horrela!

--------------------

Malux Biain

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak