... lortzeko aukera izan eta zenbait herritar %40rekin konformatzea.
Ulergaitzagoa eta onartezina iruditzen zait %80 baino gutxiago birziklatzeagatik intzineradora egiten bada, Zubieta eta inguruko milaka herritarren osasuna arriskuan jartzea; hori bai dela giza eskubideen urraketa.
Zaborrak baditu soluzioak denon konpromisotxoarekin, baina gaur eta hemen %80ren azpikoak ez dira soluzioak, partxeo arriskutsuak baizik.
Agur bero bat, kontsumo eta birziklapen osasuntsua bultzatzen ari zareten debagoiendar guztioi.
--------------------
Fernando Iturbe
Antzuola