... Bergarako PSE-EE zorroztasunez eta zuhurtziaz kokatu da herriarentzat ezinbestekoa den zerbitzu horren alde.
Hasiera-hasieratik esan dugu egungo edukiontzien sistema mantentzearen alde gaudela, eta bosgarren edukiontzia ipintzearen alde –bai arrazoi ekonomikoengatik, eta baita osasun-arrazoiengatik ere–, betiere, erraustegian deuseztatzera bideratuta.
Izan ere, proposatzen duzuen atez ateko sistema, hasteko eta behin, oso garestia da; inbertsio handia egin behar da zutabeak jartzeko, banaketa-edukiontziak jartzeko etxebizitzetan...
Horrez gainera, egoera horrek gatazka handia sortzen die bizilagunei; izan ere, batere osasungarria ez den eta irregularra den betebehar bat bete beharko dute: hondakinak etxean izan beharko dituzte, edo zutabeetan, gero zabortegira bidaltzeko, konpostatzeko.
Gai hori pixka bat argitzeko, esan beharra dago zentzugabekeria dagoela zabortegiaren prozeduraren eta erraustegiaren artean.
Bada, gaur egungo zabortegietan, zaborra oso tenperatura baxuan erretzen da; zaborra berez erretzen da, kontrol barik, fermentazio prozesuarekin eta materia organikoaren birberotzearekin eta metano gas sukoiaren askatzearekin; edo, bestela, zabortegietako langileek eurek erretzen dute, poliki-poliki, dagoen material kantitate izugarria murrizteko asmoz, metanol gas hauen konbustioa sortuz, hain pozoitsuak eta kaltegarriak, dioxinak eta furalak, milioika aldiz agresiboak direnak CO2 baino.
Erraustegi kontrolatuek igortzen dituztenak baino agresiboagoak.
Arrazoi horiengatik guztiengatik –osasunarekin lotutakoak, arrazoi ekonomikoak, estetikoak eta funtzionalak–, bosgarren edukiontziaren alde egiten dugu.
Izan ere, batzuetan, neurriz gaineko diskurtso alarmistak izaten dira balorizazio energetikoaren gainean, eta kontuan hartu barik teknologikoki aurreratuen eta ingurumenarekin kontzientziatuen dauden herrialdeek soluzio horren alde egiten dutela, eta, batez ere, zentzugabekeria bat alde batera uzten: Bilduk betikotu egin nahi dituen zabortegiak kaltegarriagoak eta osasungaitzagoak direla erraustegiak baino.
Bestalde, horrez guztiaz gainera, esan beharra dago Bergara monumentu-hiria dela.
Bada, zer pentsatuko dute gure monumentuak ikustera datozen turistek, pintxoak poltsekin ikusten dituztenean?
--------------------
Mari Carmen Barrenetxea
(Bergarako PSE-EE)
Bergara