"Enrike Letonaren lezioen gainean!"

Erabiltzailearen aurpegia Arantza Akizu 2012ko abe. 19a, 11:25

Kutxaren lehendakari eta Kontseiluaren izendapenean trikimailuak erabili izana ez da egia.

Baina Ezker Abertzalearen izenean hitz egiten duen arrasatear honek ez daki zer egin, berriz ere, EAJren kontra egiteko. 

Betiko bide erraza erabiltzen du: gezurrak zabaltzea. 

Enrike Letona Jaunari, hurrengoa gogoratuko diogu:

-Ezarleen ordezkaritzan, boto bategatik izan bazen ere, Bilduren zerrendaren aurretik geratu zen EAJ.

-EAJren taldeak babes zabala lortu zuen: ez bakarrik PSE eta PPrena, Enrike Letona jaunak adierazten duen bezala, baizik eta ELA, CCOO, Pixkanaka eta Kaxkarin taldeena ere. Asanblean 39 ordezkariren babesa lortu zuen (gehiengoa), eta EH Bilduk 35 ordezkarirena; beraz, hemen ere, Bilduren aurretik geratu zen EAJ.

-Ez dezagun ahaztu Bilduk Erakunde Sortzaileen ordezkari guztiekin gelditzeko arazo moralik ez duela izan, nahiz eta hauetan gehiengorik ez izan:

I-Donostiako Udaletik 7 ordezkaritza (guztiak) –non %24ko errepresentazioa daukan.

II-Aldundian 7 ordezkaritza (guztiak) –non Batzar Nagusietan daukan errepresentazioa %31,9 den.

III-Pasaiako Udaleko ordezkaritzarekin ere egin zen, Alkatetzaren dekretu batez baliaturik.

-Kolektibo Sozialen ordezkapen proposamena (Alcer, Kontseilua) anulatua izan zen komisioak hala erabakita, araudiak markatutako gehienezko adina gainditzen zuelako (70 urte). Zeinek egin du akats hau? Ez al duzue araudia irakurri?

Hau ikusirik, ez al luke EH Bilduk seriotasunezko autokritika bat egin behar? 

Kutxan ez da gai izan beste taldeen eskutik babes bat bera ere lortzeko. 

Zergatik? 

Harrotasuna soberan eta apaltasuna faltan?

Orain ere, Kutxarekiko bere jarrera oztopatzearena izan da, orain dela urtebete Kutxabank eratu zenean bezala, ez baita gai Kutxan gehiengorik ez daukala asumitzeko.

Hobe egingo luke Enrike Letona jaunak bere herriko Udalean eta Aldundian dauden jarrera demokratiko defizitarioen gaineko kezka erakutsiko balu:

-Momentuko egoera ekonomikoa islatzen duen plan eza.

-Kooperatibistei egindako erasoa, 2008tik erretiratu duten kapitalaren gainean zerga bat ordaintzea exijituz, kontuan izan gabe kapital hori urteetan egindako lan gogorraren ondorio dela. Bide errazena erabili du diru publikoa lortzeko. 

-Atez ateren inposaketa, nahiz eta herriaren nahiaren kontrakoa izan eta kostua itzela.

Enrike Letona jaunari eskatzen diogu demagogia gutxiago izan dezala besteak deskalifikatzeko orduan eta kooperazio gehiago herria aurrera ateratzeko, sentsibilitate ezberdinen arteko bizi-elkartasuna bultzatuz.

--------------------

Julian Garai eta Arantza Akizu

(Arrasateko EAJ-PNVren Uri Buru Batzarra)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak