... dizkigu txikitako oroimenak.
Azkenaldiko San Nikolasak Herriko Plazako bolo-bolora murriztuta zeuden.
Aurten, Uribarrin, trikiti soinuz alaiturik kalejira egin da eta bertako haurrek, familiez lagundurik, kalez kale eta atez ate abestu dute eguneko kantua.
Batetik, umeek ezagutu dute benetako tradizioa zein den; bestetik, auzoa piztea lortu da.
Horrelako ekintzek asko indartzen dituzte auzoak.
Auzotarrek ere hartu dute parte, hain giro aparta ikusita.
Eskerrik asko, horrelako ekintzak aurrera eramaten lagundu dutenei, eta ea datorren urtean ere errepikatzen den!
--------------------
Jon Petreñas, Asier Urgoitia, Iñigo Saizar eta Aitor Elortondo
(Uribarri auzoko guraso talde baten izenean)
Arrasate