"Hogei aukera urtean behin"

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2012ko abe. 18a, 01:00

Hauteskundeetan hogei alderdiren artean bozkatzeko aukera genuen...

... lau urteotan gure izenean erabaki garrantzitsu asko hartzeko ahalmena emanaz; nahiago nuke urtean behin aukera izatea hogei gai gatazkatsu artean erabakitzeko, gai gatazkatsu bakoitza ondo landu eta iritzi denak plazaratu eta gero, herritarrek aukera dezatela bai ala ez, zirt edo zart urteetan eduki barik gizartean tentsioak sortzen. 

Nola egin? 

Hauteskundeetan diru asko gastatzen da (1,5 milioi euro estimatu da azkenekoetan) eta egun bat dago bozkatzeko; nik alderantziz ipiniko nuke: egun askotan bozkatzeko aukera, ahalik eta gastu txikienarekin, udaletxean hautestontzi bat ipini nork bere papera hogei aukerarekin lagatzeko.

Kontsulta udaletxeko langile batek, boluntario batzuek... eta Internet bidez kamerarekin segituko zen. 

Gabonetako ohiturei erantsiko nieke Olentzero egunetik Errege egunera arte papertxoa lagatzeko aukera izatea, herriarentzako opari demokratikoa, urte zaharrean zehar egon diren gai gatazkatsuei urte berrian konponbidea eman herritarren borondatearen arabera.

--------------------

Josu Garitaonandia 

(Equo Bergara)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak