"Onartezina"

Erabiltzailearen aurpegia Lourdes Idoiaga 2012ko abe. 16a, 01:00

Onartezina da Bilduren Gobernu Taldeak azaroko Kontzejupetik aldizkarian...

... PaP EZ plataformak 2.416 sinadura biltzeko eginiko prozesuari emandako erantzuna, honakoak esanez: "Notario-akta bat bakarrik jaso dutela, ezin dutela sinaduren balizkotasuna egiaztatu, ez eta sinadurarik baden ere...". Hori, Plataformaren lana eta 2.416 pertsonaren sinadurak ez errespetatzea da, haien egiatasuna, existentzia eta jatorria zalantzan jarriz. 

Eta hori, gainera, Plataformako kideek garbi diotenean badela beldurrez sinatu ez duen jenderik, eta beste askok sinatu ondoren nola esan dieten zerrenda horiek ez ditzatela udaletxean entregatu. Horrexegatik entregatu dute notario-akta eta ez zerrendarik.

Ezberdin pentsatzen duenak zerbait egin edo kritikatzen duenean, Bilduren ingurukoek zalantzak izaten dituzte horren baliozkotasunaz, egiatasunaz, metodoaz... Zergatik zalantza horiek? 

Gainera, noiz elkartu ditu Bilduren inguruak Oñatin 2.416 lagun manifestaldi batean, kontzentrazioren batean edota sinadura-bilketaren batean? Kanpotik etorritakoen sinadurarik ez dela tartean pentsatuz, gainera! Noiz "deskontatu" ditu bere ekintzetatik Arrasate edota Bergaratik etorritakoak?

Zergatik onartzen du Bilduk notario-akta bat, espediente administratiboen ehunka orrialde egiaztatzen dituenean, orain 2.416 sinadura egiaztatzen dituen notario-aktak balio ez badu? 

Ez da koherentea norberak egiten duen guztia ondo dagoela uste izatea eta besteen lanean, aldiz, ezer ez dela ez egia eta ez egiaztagarri.

Udal Gobernu Taldeak gutxienez errespetua zor du. Sekula inork ez du lortu Plataforma horrek lortu duen beste atxikimendu eta hain kontrako ingurunean eta EAJtik, berriro ere gure sostengua adierazi nahi diegu sinatzaile guztiei eta Plataformari egindako lanagatik, Bilduk emandako erantzuna ia-ia mespretxua baita, eta hori ez da onargarri.

--------------------

Lourdes Idoiaga, Ainhoa Galdos, Angel Biain, Andoni Gartzia, Tina Kortabarria eta Javi Balzategi

(Oñatiko EAJ-PNVko zinegotziak)

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak